'Math League'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi ikasle bizkaitar, munduko Matematika Ligaren finalean

Finala Pekinen jokatuko dute mundu osoko gaztetxoek azaroaren 25etik 28ra. Finalista bizkaitarrak Lauaxeta ikastolan ari dira
Matematikak: ekuazioa eskola, EITB
Matematikak: ekuazioa eskola, EITB

Jon Uzainki eta Ander Agirrezabal ikasle bizkaitarrak IV Matematika Ligako (Math League) finalean lehiatuko dira mundu osoko kanporaketetan sailkatutako beste gaztetxo batzuen kontra.

Uzainki eta Agirrezabal, Ugaoko eta Zornotzako bizilagunak eta Lauaxeta ikastolako ikasleak, Pekinera joango dira, han jokatuko baita finala azaroaren 25etik 28ra.

Lauaxeta Ikastolak ohar batean adierazi duenez, olinpiada matematiko hauetan Estatu osoko 920 ikastetxeetako 12.200 gaztetxo ibili dira nor baino nor sarean egindako kanporaketetan. Finalera begira, azken kanporaketa bat jokatu zuten Zaragozan, eta Uzainkik eta Agirrezabalek hirugarren tokia erdietsi zuten talde zein banakako lehietan. Hala, beste 26 lagunekin batera finalerako txartela lortu zuten DBHko bi ikasle horiek.

Osvaldo Carrillo Talento Fundazioko zuzendari eta Matematika Ligaren sustatzaileetako batek adierazi duenez, olinpiada hauetako "parte hartzaile guztiak oso matematika ikasle onak dira eta, gainera, esfortzuaren eta nork bere burua gainditzearen lehian txapeldunak dira. Hizkuntzetan ere iaioak izan behar dute, probak ingelesez egin baitituzte".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X