Osakidetzako mediku askok uko egiten diote abortuak egiteari
Jon Darpon Osasun sailburuak aitortu egin du Osakidetzako mediku askok uko egiten diotela abortuak egiteari, "arrazoi etikoak" argudiatuta. Gainera, ez dago inor prest "esklusiban" haurdunaldiak eteteko talde bat osatzeko.
Darponek Eusko Legebiltzarreko batzordean egin ditu adierazpenak, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen galdera bati erantzunda. Hain justu, abortu gehienak sare pribatuan zergatik egiten ote diren galdetu du. Izan ere, parlamentari abertzaleak azaleratu duenez, iaz 3.000 abortu baino gehiago egin zituzten EAEn, eta, horietatik, 551 baino ez izan ziren Osakidetzan.
Osasun sailburuak azaldu duenez, sare publikoan kausa medikoengatik haurdunaldiaren edozein unetan egin daitezkeen abortuak egiten dituzte, ospitaleratzea baitakarte, eta zailagoak baitira.
Aitzitik, haurdunaldiaren lehen 14 asteetan emakumeak eskatutako abortuak zentro pribatuetara bideratzen dituzte, arriskua txikiagoa baita.
Horren ildotik, Darponek zehaztu du azken kasu horietan bizkortasuna bermatu behar dela.
Halaber, abortuak Osakidetzan egiteko "hainbat zailtasun" daudela aitortu du sailburuak, "batez ere ez dagoelako esklusiban haurdunaldiak eteten lan egin nahi duen profesionalik".
Gainera, abortuak mediku guztien artean banatzen dituztenean, askok uko egiten diotela gaineratu du, "arrazoi etikoak" argudiatzen baitituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Adingabe batek Getxoko talde batean jasandako erasoak eta jazarpena salatu ditu horren familiak
Biktimak bi urtez jaso ditu ezkutuko deiak, irainak, jazarpena sare sozialetan eta eraso fisikoak. Eraso larriena udan jaso zuen, erasotzaileek inguratu eta jo egin baitzuten. Konortea galduta, lurrera erori zen, eta erasoa grabatu egin zuten.
1932an Eibarrek Niceto Alcala Zamorari oparitutako pistola berreskuratu dute Frantzian
Pistola 1931 eta 1936 artean II. Errepublikako presidente izan zen Alcala Zamorari oparitu zioten Eibarko elkarte errepublikarreko emakume talde batek. Frantziako poliziak urtarrilean berreskuratu zuen legez kanpo bildumagile frantziarren eskuetan zegoen arma.
Aita Marik 56 pertsona erreskatatu ditu 2025eko azken misioan
Erreskatea gaur goizean egin dute, Lampedusatik 34 mila nautika hegoekialdera. Erreskatatutakoen artean 7 haurtxo eta 16 adingabe daude. Bi hilabeteko haurra eta bere gurasoak Aita Maritik eraman behar izan dituzte haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Iruñeko Irabia ikastetxeko ikasle ohi batek salatu du Opus Deiko apaiz batek sexu erasoak egin zizkiola nerabezaroan
Opus Deik, bere aldetik, gertatutakoa onartu du, bai eta Donostian eta Madrilen ere antzeko bi kasu izan zirela argitu ere. Lehenengoa, adingabe batekin jazo zen; bigarrena, berriz, 45 urteko emakume batekin.
VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”
Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero. Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre.
“Gure hezkuntza, euskalduna” lelopean, milaka ikasle kalera atera dira
Hego Euskal Herriko ikasleriak bat egin du Ikamak deituriko greba egunarekin. Manifestazio jendetsuak egin dira Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Euskara oldarraldi judizial eta politiko bat jasaten ari dela eta indarrean dagoen hezkuntza ereduak euskara mesprexatzen duela salatu dute.
Euskal Autonomia Erkidegoa da Europako zientzia-funtsen bilketaren buru: 10 urtean 1.300 milioi bildu ditu
Espainiako Estatu osoan ere liderra da I+Gko inbertsioan, 2.000 milioi euro baino gehiagorekin, bere BPGaren % 2,35.
Xuhar Pazosen kasua berriro artxibatu du epaileak, ertzainen jokabidea "beharrezkoa eta neurrizkoa" izan zela argudiatuta
Villabonako gazteak begi bateko ikusmena galdu zuen, Ertzaintzaren foam jaurtigai batek jo ondoren, iaz Tolosako inauterietan izandako istiluetan. Epaileak iritzi dio agenteek protokoloa bete zutela, eta Pazosen lesioa "halabeharrezkoa" izan zela.
Bilboko 76. San Tomas Azokak 243 etxola eta 166 postu hartuko ditu, Areatzan
BBKk antolatuta, tradizioa, elkartasuna eta jasangarritasuna batuko ditu eta 100.000 pertsona inguru biltzea espero da, 09:00etatik 20:00etara. Aurten, 4.500 babarrun anoa banatuko dira Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioaren (Bisubi) eskutik.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio adingabe bati, kontaktu-aplikazio baten bidez hitzordua lortu ostean, Aian
Ertzaintzak goizaldean atxilotu du 25 urteko gizona, eta polizia-bulegoetara eraman dute.