ostiralean iragarriko dute
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Carlos Elizalde nafarra izango da Gasteizko hurrengo gotzaina

55 urteko nafarrak Miguel Asurmendiren lekua hartuko du, horrek 75 urte bete baititu jada.
Juan Carlos Elizalde. Argazkia: EiTB
Juan Carlos Elizalde. Argazkia: EiTB

Juan Carlos Elizalde nafarra (55 urte) izango da Gasteizko hurrengo gotzaina, Miguel Asurmendiren ordez, Euskadi Irratiak aurreratu duenez. Egungo apezpikuak 75 urte ditu, eta kargua uzteko borondatea agertu zuen iaz.

Erabakia ostiral honetan egingo dute ofizial, baina dagoeneko jakinarazi diote Asurmendiri.

Elizalde Mezkiritzen jaio zen, eta 1987ko urriaren 3an egin zen apaiz, Orreagan. Filosofian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Teologia Espiritualean Comillaskoakoan.

Beste hainbat karguren artean, apezpiku-bikarioa da egun Iruñea-Orreaga eskualde pastoralean.

Asurmendiren agurrak (1995 urtean izendatu zuten Gasteizko gotzaina) aro bat itxiko du Euskadin. Izan ere, Asurmendik berak eta Juan Mari Uriarte eta Ricardo Blazquez Donostiako eta Bilboko gotzain ohiek jarrera bateratuak adostu zituzten garrantzi handiko hainbat gaitan, bakegintzan, kasu.

Blazquezek eta Uriartek kargua utzi zutenean, profil ezberdineko elizgizonak hautatu zituzten: Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako hiriburuan, kutsu kontserbadore handikoa, eta Mario Iceta Bizkaikoan, proiekzio publiko urrikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X