Kastoreen aztarnak, Nafarroan
Kastoreek aztarnak utzi dituzte asteazken honetan Arga ibaian, Iruñean, albiste honekin batera dauden argazkiek erakusten dutenez. Horietan, zenbait zuhaitz ikusten dira, animalia horiek karraskatuta.
Europar kastorea duela hainbat mende bizi izan zen Ebro ibaiaren haranean, eta espezie hori arro osoan populatu zen, baina desagertu egin zen "gizakien presio neurrigabearen ondorioz". Izan ere, larrua eta okela lortzeko ehizatu zituzten.
2003 urtetik aurrera, baina, hainbat kastore ikusi dituzte Arga ibaian, legez kanpo askatu baitzituzten bertan urte hartan.
Iaz, Gurelur elkarteak ohartarazi zuen 2008tik 2013ra 90 kastore hil zituztela Nafarroan, eta 2014an Foru Gobernuko Ingurumen Kontseilaritzak hilketak egiten jarraitzea baimendu zuela.
Horren ildotik, irabazi asmorik gabeko elkarte horrek azaldu du espezie honek ez duela "kalterik" egiten. Are gehiago, "gure ibaien dibertsitatea" errazten duela nabarmendu zuen.
"Kastoreak Nafarroara itzultzeko modua ez zen legearen araberakoa izan, baina dagoeneko hemen daudenez, babestu eta mantendu egin behar dira horien populazioak", eskatu zuen.
Argazkia: EFE
azkia: EFEAlbiste gehiago gizartea
18 emakume askatu dituzte, 12 Euskadin, sexu-esplotazioko sare batetik
Polizia Nazionalak sei autonomia-erkidegotako prostituzio-etxeetan emakumeak sexualki esplotatzen zituen erakunde kriminal bat desegin du, besteak beste, Euskadin. Askatutako 18 biktimek (horietatik 12 Euskal Autonomia Erkidegoan), Kolonbian hartu zituzten, lan egiteko promesa faltsuekin, 8.000 euroko zorra zuten eta prostituzioan jardunez kitatu behar zuten. Bost atxilotu daude, hiru Bilbon eta bi Gijonen, horietako bi behin-behineko espetxealdian sartu dituzte, eta sei etxebizitza itxi dituzte. Polizia Nazionalak prentsa-oharrean jakinarazi duenez, 2024ko irailean hasi zen ikerketa, biktima baten lekukotzaren ondorioz. Biktima horrek salatu zuen engainatu egin zutela eta Kolonbiatik Santanderrera eraman zutela. Azkenean, sexu-esplotazioa egin zioten.
Lau pertsona atxilotu dituzte sei probintziatako supermerkatuetan 36 lapurreta egiteagatik
Lapurretak 2024ko uztailetik 2025eko apirilera bitartean egin ziren Burgos, Kantabria, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaiko hainbat supermerkatu-katetan.
Emaztea eta bi alaba adingabeak bortxatzea egotzita, gizon baten aurkako epaiketa hasiko da asteazken honetan Araban
Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren arabera, gizonak tratu txarrak ematen zizkion emakumeari eta behin baino gehiagotan bortxatu zituen bikotekidea eta bi neskatoak.
Gizon batek bikotekidea hil du Getafen, indarkeria matxista kasu berri batean
Gertakariak Madrilen jazo dira. Bizilagunek Poliziari ohartarazi diotenez, gizonezko bat oihuka ari zen eta bere emaztea hilko zuela ohartarazi du.
Artolazabalek gaitzetsi egin ditu Gasteizko lorezainen grebaren testuinguruan jasan dituen "erasoak"
Azken protesta San Joan jaien bueltan gertatu da bart: lorezainek Beatriz Artolazabalen aurpegidun panpina bota dute sutara, Judimendi auzoko sutara. Gasteizko Udalak dagoeneko adostu du gaitzespen testua bozeramaileen ezohiko batzordean; ez da aho batez adostu, EH Bilduk ez baitu ekintza gaitzetsi. "Isilik daogena ere erruduna da", adierazi du Artolazabalek.
Istiluak, Hernaniko San Joan gauean: borrokak eta atxilotu bat, gutxienez
Bart gauean istiluak izan dira Hernanin, hainbat talderen artean. Borrokak izan dira, eta Ertzainei objektuak jaurti dizkiete. Segurtasun Sailak adierazi du lagun bat atxilotu dutela.
San Joan bezperan Donostiako Konstituzio plazan dantza egin du Udalbatzak, ohiko legez, lizar lerdena lekuko
Udalbatzak esku dantza tradizionala dantzatu du, Goizaldi, Arkaitz, Eskola eta Gero Axular taldeetako dantzariekin eta Udal Txistulari Bandarekin batera. Behin esku dantza amaituta, lizarrari erritua egiteko unea iritsi da. Eneko Goia alkateak lizarra ureztatu du eta, jarraian, dantzariek su eman diote.
Andres Krakenberger: "Pablo Ibarren familia itxaropentsu dago, baina tentuz"
1994an Floridan (AEB) egindako hilketa hirukoitzagatik zigortutako Pablo Ibarren defentsak lekuko berri bat duela ziurtatu du. Lekuko horrek Ibar zigortu zuten krimenaren benetako egileak diren bi pertsona identifikatu ditu, eta horrek Ibar errugabetuko luke. "Egia esaten ari dela frogatzen duten zantzu sendoak daude", ziurtatu du Andres Krakenbergerrek, Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Aurkako Elkarteko bozeramaileak.
LEAko arduradunak lanean ari dira, suak kiskalitako instalazioak berreraikitzeko
LEAko langileek aste honetan bertan enpresarekin biltzea espero dute, bere etorkizunari buruzko xehetasun gehiago jakiteko. LEAren zuzendaritza gaur bilduko da lan-arloko abokatu batekin eta lan-ikuskaritzarekin. Arabako Foru Aldundia ere lanean ari da LEAri ahal den neurrian aurrera ateratzea errazteko.
Lau eguneko espetxe-baimena eman diote Alfonso Jesus Cabezuelori, sanferminetako bortxaketagatik zigortutako militar ohiari
Baimena emateko arrazoiak izan dira espetxean jokabide ona izan duela, Psikologiako gradua amaitu duela eta gizarteratzeko hainbat programatan parte hartu duela.