LAPURRETAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona atxilotu dituzte sei probintziatako supermerkatuetan 36 lapurreta egiteagatik

Lapurretak 2024ko uztailetik 2025eko apirilera bitartean egin ziren Burgos, Kantabria, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaiko hainbat supermerkatu-katetan.
Operación Guardia Civil

Bizkaiko Komandantziako Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu eta bat ikerketapean dauka, Burgos, Kantabria Gipuzkoa, Nafarroa, Araba etra Bizkaiko supermerkatu-kateetan 36 lapurreta egitea leporatuta.

Ikerketak ezagutzera eman duenez, taldeak lapurretak egiteko modu jakin bat zuen: emakume bat sartzen zen supermerkatura, eta balio handiko produktuekin betetzen zuen erosketarako orga, eta bitartean besteek irteeratik gertu itxaroten zuten. Orga betetakoan, konplizeek bertako langilea distraitzen zuten, irteerara gerturatu zedin. Bitartean, zer gertatzen ari zen ikustea eragozteko orma moduko bat sortzen zuten. Emakumeak momentua aprobetxatu eta lapurtutako produktuekin ateratzen zen. Behin kanpoan egonda, beste kide batek ibilgailua ahal bezain azkar kargatu, eta ihes egiten zuten.

2024ko uztailetik 2025eko apirilera bitartean egin zituzten lapurretak. Ondorioz, hainbat supermerkatu-katek, Euskal Herrikoak zein naziokoak eta nazioartekoak, segurtasun-neurriak areagotu dituzte talde horrek sortutako alarmaren aurrean.

Joan den ekainaren 5ean, lapurtutako produktuak gordetzen zituzten etxebizitza bat miatu zuen Guardia Zibilak Bilbon, eta, horri esker, lau pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu zuten Bilbon eta Castello de la Planan. Guztiek dituzte ondarearen aurkako delituengatik aurrekariak. Bilboko 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak zuzentzen du ikerketa.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X