INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilketa matxista: gizon batek bikotekidea hil du Getafen

Gertakariak Madrilen jazo dira. Bizilagunek Poliziari ohartarazi diotenez, gizonezko bat oihuka ari zen, emaztea hilko zuela ohartaraziz.

Polizia Nazionalak astearte honetan jakinarazi du gizon batek bikotekidea hil duela, etxean, Getafen. Gizonak labankada bat eman dio emakumeari, eta, aurretik, oihuka ohartarazi du zer egin behar zuen.

Gertaera 07:15ean izan da: bizilagunek Poliziari jakinarazi diote gizon bat oihuka ari zela, emaztea hilko zuela esanez. Polizia Nazionalak ohar bidez zehaztu du informazioa.

Etxebizitzara iritsi direnean, agenteek gizona aurkitu dute jarrera oldarkorrean eta labana eskuan zuela. Ondorioz, immobilizagailu elektrikoa erabili behar izan dute atxilo hartzeko. Bertan, emakume bat aurkitu dute, bularraren parean arma zuriz egindako zauri bat zuela; hilik zegoen.

Gizonak bere burua zauritu du, eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute. Polizia Zientifikoko eta Giza Hilketako agenteak hilketa izan den lekura bertaratu dira, eta ikerketa bere gain hartu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X