Pneumokokoaren aurkako txertoa ematen hasiko da Nafarroako Gobernua
Nafarroako Gobernuak pneumokokoaren aurkako txertoa Osasunbidearen txertoen egutegi ofizialean sartzea erabaki du. Urte honetan bertan hasiko dira txertoa ematen haurrei eta arrisku-talderen batean dauden helduei. 3,3 milioi euro bideratuko ditu Foru Gobernuak ekimen horretara datozen lau urteotan.
Gaurko bilkuran onartu du Uxue Barkosek zuzentzen duen Exekutiboak pneumokokoaren aurkako txerto konjugatua egutegian sartzea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari txertoa banatzen hasteko lizitazioa abian jartzea eskatu dio Foru Gobernuak, Ana Ollo bozeramaileak, hedabideen aurreko agerraldian, jakitera eman duenez.
Kontratazio espedientean, besteak beste, txerto bakoitzaren prezioa finkatu da, 42,328 euro dosi bakoitzeko (BEZa barne). Denera, aurten, pneumokokoaren aurkako txertoak 582.000 euroko gastua eragingo dio Foru Gobernuari, aurreikuspenen arabera.
Bestalde, gaur adostutako txostenean jasotzen denez, 2019ra arte jarriko da, oraingoz, txertoa, eta hortik aurrera berriro aztertuko da gaia. 3,3 milioi euro bideratuko dituzte horretara datozen lau urteetan; 2,95 milioi euro haurrei jarritako txertoetara, eta 360.000 euro arrisku-talderen batean dauden helduei jarritakoetara.
Pneumokokoaren bakteriak otitisa, pneumonia eta meningitisa eragin ditzake, besteak beste.
Albiste gehiago gizartea
Elvia Gomez nafarrak "Esplorazioaren Oscar" saria irabazi du 13 urterekin
Lau urterekin elur-oreinen aztarnak arakatzera joan Finlandiara, eta orain, 13 urterekin, Eguesibarreko gazteak Young Scientific Explorer Award saria jaso du 'Esplorazioaren Oscars' sarietan. Gainera, Elvia Gomez arrakasta handia du Instagramen (@elvialarastreadora), animaliei buruzko bitxikeriak kontatzen.
Giro bikaina Gasteizen goizean goizetik Andre Maria Zuriaren egun handian
Abuztuaren 5a, Gasteizko jaietako egun handia, adin eta gustu guztietarako jardueraz beteta dator. Goizeko lehen orduan, adibidez, Andre Maria Zuriari Lore eta Ohorezko Aurreskua egin diote blusa eta nesken kuadrillek.
Euskadi, errendimendu akademiko handiena dagoen eta kalitatezko enplegu gehien lortzen den erkidegoen artean
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleak unibertsitatera sartzeko aukera gehien dituztenetakoak dira Estatu mailan. Izan ere, hamasei urtetik gorako biztanleen erdiak eta biztanleria aktiboaren ia bi herenek unibertsitate-ikasketak dituzte.
Andre Maria Zuriaren eguna jai-jarduerez beteta dator
Kontsulta ezazu Gasteizko jaietako egun handiaren egitarau osoa, hemen.
Giroak freskotzera egingo du, baina beroak bere horretan jarraituko du aurrerantzean
Oraingoz, ez da alerta meteorologikorik ezarri Hego Euskal Herrian, baina beroak zakar joko asteazkenetik aurrera.
Albiste izango da: Andre Maria Zuriaren jaiak, Hiroshimaren 80. urteurrena eta hegazti gripearen kasuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Olatz Salvador eta Maren Abandoibarreko oholtza gainean ariko dira, Bilboko Aste Nagusian
Hala, Abandoibarran, hilaren 16an, larunbata, 23:30etik aurrera, Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren izango dira, eta igandean, hilaren 17an, 23:30ean, Janus Lester eta Dupla.
Zeledonek Palestinako genozidioaren eta indarkeria matxistaren aurkako aldarria egin du, eta "falta direnak" gogora ekarri ditu
Milaka pertsona izan dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan Zeledonen jaitsiera ekitaldian. Iñaki Kerejazuk palestinarren aurkako genozidioa bukatzea eskatu du, eta eraso matxistak gaitzetsi ditu. Arabako hiriburuko jaietan aniztasuna zaintzea aldarrikatu du, "jatorria edozein dela ere".
Festak eztanda egin du Gasteizen, Zeledonek aldarria eginda
Zalduondoko baserritarra San Migel elizako dorretik jaitsi da Andre Maria Zuriaren plazaraino. Urtero bezala, nahiz eta bero handia egin, plaza jendez lepo egon da, guztiak jaiei hasiera emateko irrikaz.
Poloniak prozesua ireki dio berriro Pablo Gonzalez euskal kazetariari
Horretarako agindua eman dute inteligentzia zerbitzuek igorritako dokumentuak jaso ondoren, eta urriaren amaieran edo azaroaren hasieran egin liteke epaiketa. Hiru eta hamabost urte arteko kartzela-zigorra bete dezala eska dezakete.