EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giroak freskotzera egingo du, baina beroak bere horretan jarraituko du aurrerantzean

Oraingoz, ez da alerta meteorologikorik ezarri Hego Euskal Herrian, baina beroak zakar joko asteazkenetik aurrera.

Eguraldia Ondarroa

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, tenperaturak behera egingo du astearte honetan, eta horrek arintze termiko handia ekarriko du, batez ere ipar partean, bertan tenperatura maximoak 28 graduren bueltan ibiliko baitira. Egunaren amaieran hodeiak agertuko dira Kantauri isurialdean eta zirimiri apur bat egin dezake, baina tarteka ostarteak zabalduko dira, batez ere eguerdi partean.

Bestalde, Araban zeruak nahiko oskarbi eutsiko dio. Ipar-osagaiko haizeak tarteka zakar joko du arratsaldean barnealdeko guneetan, eta tenperatura maximoak 24-28°C-ren inguruan geratuko dira.

Nafarroaren kasuan, Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak baztertu egin ditu muturreko tenperaturak eta, ondorioz, alertak. Tenperatura maximoak 30ºC ingurukoak izango dira astearte honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X