Albiste izango da: Andre Maria Zuriaren jaiak, Hiroshimaren 80. urteurrena eta hegazti gripearen kasuak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abuztuaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak: Gaur egun handia izango dute Arabako hiriburuan. 9:00etan lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua egingo diote Andre Maria Zuriari blusa eta nesken kuadrillek, eta 10:30ean Udalbatzak. Egun luzean zehar, festak ez du etenik izango Gasteizen.
- Hiroshimako bonbardaketaren 80. urteurrena: 1945eko abuztuaren 6an, AEBek historiako lehenengo bonba nuklearra jaurti zuen Japoniako hirian, Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela. 150.000 hildakotik gora eta inoiz ikusi gabeko suntsipena eragin zituen. Hondamena oroituko dute ekitaldi batean, abuztuaren 6ko 6:30ean (gaurko 23:30ean Euskal Herrian).
- Hegazti gripearen kasuak Bizkaian: Santurtzin eta Erandion jasotako kaio hankahorietan hegazti gripe kasuak atzeman dira. Hegaztiei bakarrik eragiten die, eta horien mugimenduak mugatu dira.