Kontsumoari lotutako erreklamazioak % 10 jaitsi dira EAEn 2015ean
Kontsumoari lotutako erreklamazioen kopurua % 10 jaitsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2015ean, aurreko urteko datuekin alderatuta. Telekomunikazioen arloa izan zen, aurreko urteetan bezala, erreklamazio gehien pilatu zituen sektorea; hamarretik lau, hain zuzen.
Bestalde, iaz, Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak bitartekaritza prozesu gehiago bideratu zituen; kasuen % 43 aldeen arteko akordioaren bidez ebatzi ziren. Arbitraje bidez, berriz, % 80 ebatzi ziren kontsumitzailearen alde.
Kontsumobidek 2015. urtean izandako kontsumo-jardueraren balantzea aurkeztu du gaur, Kontsumitzailearen Munduko Egunaren bezperan. Gasteizen eskainitako prentsa agerraldian eman dituzte datuok Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Xabier Legarreta Kontsumobideko zuzendariak.
Darponek nabarmendu duenez, "produktuak edo zerbitzuak kontsumitzen ditugunean dagozkigun eskubideak gogorarazteko eguna da biharkoa, baina baita dagozkigun betekizunak ez ahaztekoa ere".
2015eko balantzeari dagokionez, Osasun sailburuak nabarmendu du erreklamazioen kopuruak behera egin izana "kontsumitzaileak modu arduratsuagoan kontsumitzen ikasten hasi izanari" zor zaiola, baina baita "euskal enpresen erantzukizun maila gero eta handiagoari ere, kontsumitzaileen eskubideak gehiago errespetatzen ari direlako".
Legarretaren esanetan, erreklamazio gehienen erantzule diren enpresekin harremanetan jarri dira eta neurri zuzentzaileak proposatu dizkie Kontsumobidek. Orain arte, "emaitza oso onak" lortu dituztela ziurtatu du. "Kasuren batean, erreklamazioak % 40 jaitsi dira", esan du.
Telefonia eta Internet
Jarduera txostenaren arabera, 2015ean, guztira, kontsumoari lotutako 21.221 erreklamazio aurkeztu ziren: % 57 (12.057) Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoetan (KIUB), % 38 (8.090) Kontsumobidek EAEko hiru hiriburuetan dituen lurralde bulegoetan, eta gainerako % 5a (1.074) kontsumitzaileen elkarteetan. Kontsumo bulego guztietan egin zuen behera erreklamazio kopuruak, eta ia erreklamazio guztiak (erreklamazioen % 99,42) aurrez aurre aurkeztu zituzten.
Sektoreka, telekomunikazioek (telefonia eta Internet) erreklamazioen % 38 eragin zituzten. Bigarren erreklamazio eragile nagusia, % 10, energia zerbitzuen sektorea izan zen, eta, ondoren, etxetresna elektrikoena (informatika eta ikus-entzunezkoak barne), % 7. Erreklamazioen arrazoi nagusiak hauek izan ziren: fakturazio akatsak, kontratua ez betetzea edo emandako zerbitzuaren gutxiegitasuna.
Halaber, iaz, 108 zehapen-espediente ireki ziren, jasotako erreklamazioen ondorioz zein programatutako ikuskapen kanpainen ondorioz.
Kontsumobidek merkatua kontrolatzeko 4.017 ikuskaritza egin, eta 9.216 produktu erretiratu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean lan egiten duten Begi Bistan-eko kideak azpimarratu du arazoa mundu mailakoa dela, eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. EITBk galdetutako ikerketaren iturrien arabera, atxilotuak askotan urratzen zuen urruntze agindu bat zegoen.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian gertatutako hilketa matxista, eta deitoratu du oraindik ere herritarren artean diskurtsoak entzuten ari direla indarkeria matxista "ez dela existitzen" edo arazoari garrantzia kentzen diotela esanez. Horregatik, uste du arlo guztietatik lan egin behar dela gaiari heldu ahal izateko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.