NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bederatzi lagun atxilotuta Nafarroan, lanerako tresnak lapurtzeagatik

Burlata eta Atarrabia inguruan egin ziren lapurretak, langile autonomoen furgonetetatik. 14 egunean 15 salaketa jaso zituen Espainiako Poliziak.
18:00 - 20:00
Autonomoei materiala lapurtzen zien taldea desegin dute Nafarroan

Bederatzi lagun atxilotu dituzte Nafarroan, lanerako tresnak lapurtzea egotzita. Langile autonomoen ibilgailuetatik harrapatu zituzten lan-tresnak, leihoetako kristalak apurtuta. Atxilotutako lau lagun espetxean sartu dituzte, lapurreta horietan zuzenean parte hartzea egotzita. Beste bost lagunei lapurtutako materiala gordetzea leporatu diete.

Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak jakitera eman duenez, 100.000 euro inguruko balioa zuten, denera, lapurtutako erremintek.

Hamargarren pertsona bat ikertzen ari direla ere esan du Albak, lapurretekin lotura izan dezakeelakoan.

Atxilotutako zortzi lagun errumaniarrak dira, eta bi bulgariarrak.

Martxoaren hasieran jarri zuen martxan operazioa Espainiako Poliziak,  14 egunean 15 salaketa jaso ondoren. Burlata eta Atarrabia inguruan egin ziren lapurretak.

Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, gauez egin ziren lapurreta ia guztiak: aparkatuta zeuden ibilgailuetako kristalak apurtu eta barruan gordeta zeuden lan-erremintak lapurtu zituzten.

Poliziek bihurkinak, eskularruak eta xaflak, lapurreta mota horietan erabiltzen ohi diren tresnak, aurkitu zituzten errepide kontrol batean gelditutako ibilgailuan. Ondoren ibilgailu berdina antzeman zuten Burlata inguruan.

Martxoaren 16an, ustezko lapurrak fardel susmagarriekin etxe batetik ateratzen ikusi zituzten poliziek, eta Imarcoaineraino jarraitu ondoren, atxilotu zituzten. Ibilgailuaren erregistroan erreminta ugari aurkitu zituzten, ustez lapurretetan hartutakoak.

Hasiera batean bi lagun horiek atxilotu zituzten eta ondoren beste bi. Beranduago bost lagun gehiago atxilotu izan zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X