Kontrolpean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru zauritu Azpeitian, Loiola hotelean izandako sutearen ondorioz

Sutea hamabi eta erdiak aurretik hasi da, hoteleko frijigailu batek su hartu duenean.

Hiru pertsona artatu dituzte gau eguerdian kea arnasteagatik, Azpeitiko Loiola hotelean izan den sutearen eraginez. Hala jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Sutea hamabi eta erdiak aurretik hasi da, itxura denez, Ignacio de Loiola kalean dagoen hoteleko frijigailu batek su hartu duenean. Hotelean hiru pertsona zeuden, eta handik atera behar izan dute. Anbulantzia bateko langileek kea arnasteagatik artatu dituzte, suhiltzaileek garrak itzaltzeko lan egiten zuten artean. Lan horiek ordu bata eta hamar inguruan bukatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X