LEGAZPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxean dira Legazpiko lapurretarekin lotuta atxilotutako bi gizonak

46 urteko gizoneko bat hil zen larunbatean, ustez, bi lapurrek, Legazpin, emandako kolpeen ondorioz.
Legazpin, asteburuan gertatutakoa salatzeko, atzo egindako elkarretaratzea.
Legazpin, asteburuan gertatutakoa salatzeko, atzo egindako elkarretaratzea.

Legazpin izandako indarkeriazko lapurretarekin lotuta atxilotutako bi gizonezkoak Martuteneko espetxean dira, atzo arratsaldetik. Larunbat goizaldean, Santikutz jaietan, indarkeria erabilita lapurreta egin zioten 46 urteko  gizonezko bati, eta handik ordu gutxira hil egin zen biktima Donostiako Ospitalean.

Larunbatean atxilotu zituzten ustezko bi erasotzaileak, eta epailearen aurrean deklaratu ondoren, igande goizean aske utzi zituzten. Atzo arratsaldean baina, gorpuari autopsia egin ostean, berriro atxilotzeko agindua eman zuen epaileak

Larunbat goizaldeko 02:30ak aldera gertatu zen erasoa. Legazpin, jaiak direla-eta zaintza lanak egiten ari ziren ertzainek buruan kolpe handia zuen gizonezko bat topatu zuten elizaren atarian.

Biktima, sortzez usurbildarra eta Legazpin bizi zen 46 urteko gizona, konorterik gabe zegoela ikusita, ertzainek hura suspertzeko maniobrak egin zizkioten.  Larrialdi zerbitzuetako langileek zauritua egonkortzea lortu, eta, ondoren Donostia ospitalera eraman zuten. Bertan zendu zen.

Lekukoen testigantzari esker, ertzainek 19 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten, eta horietako bati biktimaren dokumentazioa eta kreditu txartela atzeman zizkioten.

Gaur arratsaldean egingo da biktimaren aldeko hileta-elizkizuna, Usurbilen.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X