MARIHUANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotu bat Zarautzen, 400 marihuana landare izategatik

Atxilotuak 10 kaxa zeramatzan bere furgonetako maletegian eta kaxa bakoitzeko 50 marihuana aldaxka. Ertzaintzak droga trafikoaren delitu bat leporatzen dio.
KALAMUA CAÑAMO MARIHUANA EITB

Astearte honetan Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu du Zarautzen osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuak 450 marihuana landare inguru zeramatzan bere furgonetaren maletegian.

Goizeko 10:30etan, Ertzaintzako trafikoko agenteek  furgoneta batek egindako arau-hauste bat antzeman zuten. Ibilgailuaren dokumentazioa aztertu eta gero, hamabi espediente zabaldu zizkioten gizonari hainbat irregulartasunengatik:  Besteak beste,  segururik ez izateagatik, IAT txartela iraungita izateagatik eta drogen frogan positiboa emateagatik.

Honez gain,ertzainek marihuana usain handia sumatu zuten ibilgailuaren barruan eta furgonetaren miaketari ekin zioten.  Maletegian, 10 kaxa aurkitu zituzten marihuanaz beteta. Atxilotuak, kaxa bakoitzeko, 50 marihuana aldaxka zeramatzan.

Ertzainek momentuan bertan atxilotu zuten 41 urteko gizona droga trafikoko delitu bat egotzita.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean

Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Torre Pachecoko migratzaileek ultraeskuinak egoera astindu aurretik zegoen bizikidetza itzultzea besterik ez dute nahi"

Asier Sanchez ETBk Torre Pachecon duen berriemaileak nabarmendu du, bertako meloi zelai batetik, poliziaren presentzia izugarria dela herrian, batez ere San Antonio auzoan. Bertan biltzen da magrebtar biztanleria.  Ultraeskuindarrek beste elkarretaratze bat deitu dute gaurko, 20:00etan, baina ez dute horretarako baimenik. Torre Pachecoko bizilagunek atzoko egoera errepikatzea espero dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Kezkatuta eta beldur handiarekin gaude. Nire semeak ez du etxetik irten nahi"

Joan den ostiralean 16 urteko gazte bat jipoitu zuten Torre Pachecon. Duela 23 urte Murtziako herria honetan bizi den emakume ondarroar baten eta marokoar baten semea da gaztea. Domingoren aurkako erasoa salatzeko manifestazio baketsu batera joan zen lagunekin, baina, sareetako bulo baten ondorioz, Domingoren erasotzailearekin nahastu zuten, eta pertsona talde batek lintxatu egin zuen. Amak herrian eta familian bizitzen ari diren amesgaiztoa kontatu digu.

Gehiago kargatu