Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona hil dituzte abokatuen bulego batean, Madrilen

Emakume bati lepoa moztu diote, gizonezko bat aizkoraz buruan jota hil dute eta hirugarren biktimak buruan kolpea handia du.
Hiru pertsoan hil dituzte Madrilgo abokatu bulego batean. Argazkia: EFE
Hiru pertsoan hil dituzte Madrilgo abokatu bulego batean. Argazkia: EFE

Larrialdi zerbitzuetako langileek hiru pertsona hilda topatu dituzte, indarkeria zantzuekin, abokatu-bulego batean, Madrilen, albiste-agentziek iturri polizialak aipatuta zabaldu dutenez.

Biktimetako bi emakumezkoak dira; hirugarrena, gizonezkoa.

Larrialdi zerbitzuek abisua jaso dute 18:40 inguruan, Marcelo Usera kaleko eraikin batean sutea zegoela ohartaraziz. Abokatuen bulegoa dagoen solairuan, hain zuzen ere.

Bertaratu direnean, hiru pertsona hilda aurkitu dituzte. Emakume bati lepoa moztu diote, gizonezko bat aizkoraz buruan jota hil dute eta hirugarren biktimak buruan kolpea handia zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X