Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Hondarribiko hondartzako uretan

Hondarribiko 71 urteko bizilaguna korderik gabe atera dute uretatik, eta larrialdi zerbitzuak suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil da.

Hondarribiko 71 urteko bizilagun bat zendu da ostegun honetan Gipuzkoako herri horretako hondartzako uretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

10:45ean, bainulari batek korderik gabe zegoen gizon bat atera du uretatik. Gurutze Gorriko sorosleak biktima artatzera joan dira segituan.

Larrialdi Zerbitzuek anbulantzia bat bidali dute, eta bertako medikuak gizonezkoa suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil da.

Gorpua ur-bazterrera mugitu dute, eta auzitegiko medikua noiz helduko zain daude, hilotza Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eramateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X