Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zauritu bat Gasteizen tranbiak eta furgoneta batek talka egin ondoren

Istripua hiriburuko Wellintongo Dukearen kalean gertatu da. Zauritutakoa Santiago Ospitalera eraman behar izan dute.
Zauritu bat Gasteizen tranbiak eta furgoneta batek talka egin ondoren. Gasteizko Udaltzaingoa
Zauritu bat Gasteizen tranbiak eta furgoneta batek talka egin ondoren. Gasteizko Udaltzaingoa

Gasteizen tranbiak eta furgoneta batek elkar jo dute goizean, eta, istripuaren ondorioz, furgonetako gidaria zauritu da.

SOS Deiak eta Gasteizko Udaltzaingoaren arabera, istripua 11:00etan gertatu da, Wellintongo Dukearen kalean. Zauritutako emakumea Santiago ospitalera eraman behar izan dute.

Tranbiaren zerbitzuan eta trafikoan arazoak izan dira, baina bere onera etorri da handik minutu batzuetara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X