Noos auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdangarini euro bat ordaintzera kondenatu dute Diego Torres

Haren mezu elektronikoak filtratzeagatik kondenatu dute Cristina infantaren senarraren bazkide ohia.
Iñaki Urdangarin, Noos auziko epaiketan. EFE
Iñaki Urdangarin, Noos auziko epaiketan. EFE

Auzitegi Gorenak euro bateko kalte-ordainak ordaintzeko kondena ezarri dio Diego Torres enpresaburuari, Noos auziko instrukzio prozesuan Iñaki Urdangarinen mezu elektronikoak filtratzeagatik.

Gorenaren esanetan, Urdangarinek "intimitaterako oinarrizko eskubidea du", "pertsonaia publikoa" den arren. Horregatik, Cristina infantaren senarrari euro bateko kalte-ordaina ematea ezarri dio Torresi.

Halaber, mezuak hedatzen jarraitzea eta horiei buruz iritziak edo komentarioak publikatzea debekatu dio.

Bestalde, epaileak mezuen edukia jaso duten hedabideen aurka egin du: "Gauza bat da hedabideek Urdangarin jaunaren jarduerak aztertzea, eta beste bat haren jarduera pribatua hedatzea edo publikatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X