Donostia Ospitalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julen Madina ZIUn dago, Zurriolan erreskatatua izan ostean

ETBko kolaboratzaileak "El Conquistador del Fin del Mundo" eta "Sin ir mas lejos" saioetan parte hartzen du, besteak beste. Itota egoteko sintomak zituen.
Julen Madina, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Julen Madina, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Julen Madina ETBko kolaboratzailea ZIUn dago, Donostia Ospitalean, ostegun honetan Zurriola hondartzan erreskatatua izan ostean. EiTBk baieztatu duenez, Madina arratsaldeko lehen orduan atera zuten uretatik, itota egoteko sintomak zituela. Medikuek baieztatu zuten kolpe handia zuela kopetan, eta, hortaz, erabaki zuten Zaintza Intentsiboetako Unitatean uztea. Oso ezaguna da Julen Madina; alde batetik, "El Conquistador del Fin del Mundo" eta "Sin ir mas lejos" saioetan, besteak beste, kolaboratzeagatik, eta, beste alde batetik, San Fermin jaietako entzierroetan parte hartzeagatik.

Zurriolako sorosleek erreskatatu zuten Madina ostegun honetan, 13:30ak aldera. Ia itota zegoela ikusita, suspertze-lanak hondartzan bertan egin zizkioten; berehala eraman zuten Donostia Ospitalera, eta bertan dago, ZIUn.

Udaltzaingoak ikerketa ireki du, xede izanik jazotakoaren xehetasunak argitzea.

Julen Madinak, hernaniarra bera, ibilbide luzea du ETBn, kolaboratzaile; "El Conquistador del Fin del Mundo", "El Conquistour" eta aipatu saioaren asteroko debatean parte hartu izan du; halaber, "Sin ir mas lejos" eta ETBren beste eztabaida-saio batzuetan ere ibili da. Telebistan egindako lanaz gain, Madina sanferminetako entzierroan egoten da, korrikalari, eta ahalegindu da nazioarte-mailan zabaltzen entzierroaren nondik norakoak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X