Albiste da
Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Kantabrian, gidari kamikaze baten kontra talka eginda

Kontrako noranzkoan joanda istripua eragin duen gidaria larri dago ospitalean.

34 urteko gizon bat hil da bart A-67 errepidean, Kantabrian, kontrako noranzkoan zihoan gidari kamikaze baten kontra talka egin ostean. Istripua eragin duen gidari kamikazea, berriz, larri dago Marques de Valdecilla Unibertsitate Ospitalean.

Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, istripua 05:30ean gertatu da A-67 errepidean, Torrelavega parean.

Aipaturiko iturri horren arabera, gidari kamikazeak 9 kilometro inguru egin ditu kontrako noranzkoan A-67 autobian barrena.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X