31. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8.000 sagardo botila dastatu dituzte Donostiako Sagardo Egunean

Garapen Ekonomikorako sailburuak iragarri duenez, etorkizunera begira, tokiko sagarraren erabilera handitzea planteatu nahi dute.
2015eko uztaren 8.000 sagardo botila edan dituzte Sagardo Egunean. Argazkia: EiTB
2015eko uztaren 8.000 sagardo botila edan dituzte Sagardo Egunean. Argazkia: EiTB

Sagardo Egunaren 31. edizioa ospatu dute larunbat honetan Donostian, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkarteak antolatuta, Donostiako Udalaren, Donostia Festak-en, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta HAZI Fundazioaren babesarekin. Aurtengo Sagardo Egunean 2015eko uztaren 8.000 sagardo botila dastatu dituzte.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, Gipuzkoako 34 sagardotegik parte hartu dute, eta sagardo onenarekin batera, txorizo pintxoak, bakailao tortilla eta gazta eskaini dituzte, hainbat trikitilariek giroa alaitu duten bitartean.

Aurtengo berrikuntza modura, sagardoaren prozesuaren parte bat ezagutarazi dute, eta 2016ko uztaren lehenengo muztioa dastatzeko aukera eskaini dute, sagardoaren kultura ezagutzera emateko asmoz.

Gonbidatu anitz izan dira Donostiako Konstituzio Plazan, besteak beste, Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburua, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Janari-Politikarako sailburuordea eta Axier Arrese HAZIko zuzendaria.

Tokiko sagardoaren erabilera handitzea

Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantza Tapiak azpimarratu duenez, etorkizunera begira, tokiko sagarraren erabilera handitzea planteatu nahi dute.

Gainera, "sagardoaren nazioartekotzea egitate" dela nabarmendu du Tapiak. Sailburuak azaldu duenez, AEBko merkatuan bereziki jarri dute aurten arreta, bertako kontsumoa "nabarmen" igo baita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X