GENERO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi sexu-eraso izan dira Plentziako jaietan

Erasoak igande goizaldean jazo dira. Plentziako Udalak deituta, ehunka herritar bildu dira arratsaldean jazotakoa gaitzesteko asmoz.
18:00 - 20:00
Sexu-erasoen aurka ahoz batez egin dute ehunka lagunek Plentzian

Plentziako jaietan bi emakumek sexu-erasoa egin dietela salatu dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, bi sexu-eraso salaketa aurkeztu dituzte Ertzaintzaren aurrean. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, eta Segurtasun Sailak ez du gertatukoari buruzko xehetasun gehiagorik eman nahi izan.

Udaleko iturrien arabera, igande goizaldeko 04:00etan izan da aurreneko erasoa eta bi ordu geroago bigarrena. Agiri baten bidez, erasoak "irmoki salatu" ditu Udalak eta herritarrei dei egin die arratsalde arratsalderako deitu duten protesta bilkuran parte hartzeko.

"Erakunde pasiboa ez garen heinean, eraso honi aurrean eta kontuan hartuta erasotzailearen aurkako beste edozein neurri hartzeko prest gaudela, Udalak irmoki erasoa gaitzesten du eta kontzentrazio batera deitzen du, arratsaldeko 20:00etan, Udaletxeko eskaileretan", esan du Udalak hitzez hitz agirian. Gainera, Udalak elkartasuna adierazi die biktimei, eta eskura dituen baliabideak eskaini dizkie, egoerari aurre egiteko.

Elkarretaratzea

Gauzak horrela, igande arratsaldean ehunka lagun bildu dira Plentziako Udaletxearen aurrealdean, Astillero Plazan, hain zuzen ere, jazotakoa gaitzesteko asmoz. 'Ez Plentzian, ez inon. Eraso sexistarik ez' lelopean egin dute elkarretaratzea. "Lotsagarria da", salatu dute auzokideek. "Herria suminduta dago", adierazi du Plentziako alkateak.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

uzten fakturan.

uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X