Albiste da
indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Eivissan

Hainbat labankada jasota hil da emakumea. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute, eta Poliziak uste du bere buruaz beste egin duela.

34 urteko emakume bat hil du, labankadaz, ustez bikotekideak Eivissan. 04:00ak inguruan izan da hilketa, etxebizitza eraikin bateko ezkaratzean.

Ustezko erasotzailea hilda aurkitu du Guardia Zibilak, San Josep herrian, Eivissan. Amildegi batean topatu dute, eta, lehen ikerketen arabera, bere buruaz beste egin du.

--------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

turan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X