Pablo Ibarren auziaren kronologia
Pablo Ibar euskal jatorriko presoa 1972an jaio zen Fort Lauderdale, Jose Manuel Ibar 'Urtain' hildako boxeolariaren loba da eta Candido Ibar Aspiazuk, bere aitak, Ameriketako Estatu Batuetara migratu zuen.
Orain dela 16 urte, 2000ko abuztuaren 28an, AEBko Justitziak Ibar zigortu zuen, Seth Peñalver bere lagunarekin batera, Casimir Suchraski klub baten jabea eta Sharon Anderson eta Marie Rogers harekin zeuden bi dantzari 1994ko ekainaren 26an hiltzea leporatuta.
Euskal jatorriko presoaren auziak 18 urte daramatza epaitegietan, hau izan da ibilbidea orain arte:
-1998ko urtarrila: Broward konderriko epaimahai batek ezin izan zuen errudun jo aho batez (10, 2ren aurka) eta epaileak baliogabetzat eman zuen, ez DNA arrastorik, ez hatz-markarik ere, ez zegoelako.
-1999: Pablo Ibar eta Seth Peñalver mexikar jatorriko laguna errudun zirela ebatzi zuten, bi epaiketetan.
-2000ko abuztuaren 28a: Pablo Ibarrek heriotza-zigorra jaso zuen, hilketa hirukoitza egitea leporatuta.
-2001eko otsaila: Candido Ibar bere aita, Tonya emaztea (puertorricoarra) eta Alvin Quiñones Tonyaren ama Espainaira doaz, defentsaren aldeko kanpaina egitera.
-2001eko apirilaren 2a: Espainiako erregeek AEBra egindako bidaia dela eta, Josep Pique Kanpo Arazoetarako ministroak auzia azaldu zion Jeb Bush Floridako gobernatzaileari.
-2001eko maiatzaren 28a: Espainiako senatari talde batek bisita egin zion Ibarren kartzelan.
-2001eko abenduaren 27a: Minsitro Kontseiluak onartu egin zuen Pablo Ibarri herritartasun espainiarra. Ibarrek hurrengo otsailean, 21ean, sinatu zuen akta.
-2003ko otsaila: Jeb Bush Floridako gobernatzaileak Espainiara egindako bisita dela eta, Alberto Ruiz-Gallardon Madrilgo Erkidegoko presidenteak eta Senatuko Batzorde Konstituzionalak Ibarren epaiketa bertan behera uztea eskatu zuten.
-2003ko abendua: Defentsak, sei senatari espainiarrarekin batera, helegitea aurkeztu zuen Floridako Auzitegi Nagusian, epaiketan izandako "irregulartasun askorengatik".
-2006ko otsailaren 2a: Floridako Gorenak Seth Peñalverren aurkako heriotza-zigorra baliogabetu eta beste epaiketa berri bat egitea agindu zuen.
-2006ko martxoaren 9a: Floridako Gorenak berretsi egin zuen Ibarren kontrako heriotza-zigorra.
-2008ko otsaila: Candido Ibar Justizia eta Kanpo Arazoetarako ministerioen ordezkariekin bildu zen, eta Eusko Jaurlaritzak 100.000 euro bideratzen ditu prozesu berriari aurre egiteko.
-2008ko urria: Benjamin Waxman Ibarren abokatu berriak prozesua berrabiaraztea eskatu zuen, aurretik Ibarrek izan zuen defentsa ez egokia eta ez nahikoa izan zela argudiatuta.
-2008ko abenduaren 11a: Pablo Ibar Heriotza Zigorraren aurkako Elkarteak iragarri zuen 400.000 dolar biltzea lortu zuela.
-2009ko martxoaren 16a: Apelazio saioan, aurpegien identifikazioan aditu batek dio "desadostasunak" daudela Ibarren hazpegien eta bideoan agertzen direnen artean.
-2009ko martxoaren 17a: Fort Lauderdale Fiskaltzak identifikazioetan adituak emandako iritzia ezbaian jartzen du, "formakuntza eta eskarmentu" eza arrazoituta.
-2009ko martxoaren 18a: Kayo Morgan Ibarren abokatu ohiak onartu egin zuen auzitegian egindako defentsa ez zela eraginkorra izan, bere emazteak drogekin izandako arazoengatik eta gaixotasun batengatik.
-2009 martxoaren 19a: Waxmanek lekuko baten (ez dago identifikatuta) testigantza aurkeztu zuen; horren arabera, William Ortiz presoak aitortu egin zion bera izan zela hilketen egilea.
-2009ko apirilaren 20a: Levenson epaileak (Fort Lauderdalekoa) DNA frogak eta hatz-marken arrastoak eskatu zituen.
-2009ko irailaren 18a: Hatz marken azterketak baieztatu zuen ez zirela William Ortiz presoarenak.
-2012ko urriaren 13a: Defentsak jakinarazi zuen ileekin eta DNA arrastoekin egindako azterketa batek emaitza negatiboak eman zituen.
-2012ko otsailaren 13: Floridako epaile batek errefusatu egin zuen epaiketa baliogabetu eta errepikatzea eskatzen zuen helegitea.
-2012ko martxoaren 9a: Epaiketa berria egitea ukatu zuen epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen defentsak.
-2014ko apirilaren 8a: Defentsak epaia bertan behera uztea eta epaiketa berria egitea eskatu zion Floridako Gorenari.
-2016ko urtarrilaren 18a: Auzitegi Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo zuen heriotza zigorra Floridan. Ibarren defentsak Gorenaren erabakia txalotu du.
-2016ko otsailaren 4a: Floridako Gorenak 2000an ezarritako heriotza zigorra baliogabetu zuen.
-2016ko ekainaren 10a: Pablo Ibar Raaj Singhal epaile berriaren aurrean aurkeztu zen, eta horrek prozesua arintzeko nahia agertzen zion.
-2016ko ekainaren 21a: Floridako estatuak Pablo Ibarren aurkako heriotza zigorra eskatuko zuela iragarri zuen modu ofizialean.
-2016ko abuztuaren 5a: Epaileak ukatu egin zion behin behineko askatasuna Ibarri.
-2016ko abuztuaren 17a: Ibarren defentsak baimena jaso zuen psikologo baten txostena aurkezteko. Txostenak Ibar erruduntzat jotzen duen lekuko baten testigantza baliogabetzen zuen.
-2016ko irailaren 1a: Defentsak behin behineko askatasunaren ukapenaren aurkako helegitea aurkeztu zuen.
-2016ko irailaren 19a: Akusazioak DNA azterketa berri bat aurkezteko nahia azaltzen du.
ia azaltzen du.Zure interesekoa izan daiteke
Gizon batek bikotekidea hil du Pontevedran eta bere buruaz beste egin du ondoren, atxilotu aurretik
Emakumearen gorpua ahizpak aurkitu du, bere etxebizitzako lurrean, eta gizona ihes egiten ikusi du. Gizona etxebizitza batean gotortu da eta Guardia Zibila berarekin negoziatzen aritu da arratsalde osoan, entregatu zedin, baina bere buruaz beste egin du azkenean.
Lau urteko haur bat oso larri Oionen, bigarren solairutik erorita
13:30 aldera gertatu da istripua, eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera, buruan kolpe handi bat zeukala.
Talde animalistek protestak egin dituzte Bilbon eta Iruñean, ehizaren eta ehiza-txakurren erabileraren aurka
Espainiako Estatuko 44 hiritan eta beste 41 herrialdetan izan da mobilizazioaK, Galgoaren Munduko Egunarekin bat eginez.
Diru bilketa abiatu dute Aroztegia auzian zigortutako zazpi kideei jarritako isunei aurre egiteko
Zazpi ekintzaileek ez zuten kartzela zigorrik jaso, baina 62.000 euroko isuna ordaintzera kondenatu zituzten. Isunez gain, defentsa eta gainerako gastuak ordaintzeko bilketa egingo du orain Aroztegiko Elkartasun Komiteak.
Joko areto baten aurka protesta egiteagatik auzipetutako Sopelako lau gazteen aurkako epaiketa atzeratu dute, data jarri gabe
32 urteko kartzela zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatu dute lau sopeloztarrentzat. Auzia birritan artxibatu dute, eta akusazio partikularra da pertsonatutako akusazio bakarra. Hain justu, auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo Sopelan.
Osasun Sailak zehaztu du iraungitako txerto hexabalenteak Iztietako (Errenteria) eta Ondarretako (Donostia) osasun-zentroetan jarri zituztela
Osakidetza hasi da kaltetutako 30 pertsonak (25 haurtxo eta 5 heldu) berriro txertatzen. Iraungitako txerto tetrabalentea edo hirukoitz birikoa jaso zutenek (75 bat lagun) asteon jasoko dute gertakin zuzena.
Matrikulazioa % 5 jaitsiko dela uste du Hezkuntza Sailak, baina ikasturtean zehar heldutako ikasleekin orekatu daitekeela erantsi du
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, matrikula kopuruak % 5 inguru egin du behera, datu demografikoak kontuan hartuta egindako estimazioen arabera. Dena dela, iragarri du beherakada "matrikulazio biziak" konpentsatuko duela; izan ere, irailetik 5.400 ikaslek eman dute izena EAEko hezkuntza sisteman.
Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik
Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.
Hiru pertsona artatu dituzte Usurbilen, sute batean kea arnasteagatik, eta beste bat Errenterian
Usurbile, hiru pertsonak tokian bertan artatu dituzte, baina Errenterian, Donostia Ospitalera eraman behar izan dute emakume bat. Barañaingo supermerkatu batean ere sutea izan da larunbat honetan baina ez da inor zauritu.
Manteroen kontrako "poliziaren esku-hartze bortitza" salatu dute dozenaka lagunek Bilbon
Mbolo Moye Doole eta Manteroekin bat! plataformek deituta, ostegunean Ertzaintza eta Udaltzaingoa manteroen aurka indarkeriaz aritu zirela salatu dute. Horien esanetan, "ez da gertaera isolatua izan", hilero jazotzen baitira halakoak.