Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Donostian izandako auto istripu batean

Ezbeharra 12:00ak jota zirenean gertatu da, baina oraindik ez dago argi zerk eragin duen.
18:00 - 20:00
34 urteko usurbildarra hil da G-11 errepidean izandako istripuan

Usurbileko (Gipuzkoa) 34 urteko gizonezko bat hil da Donostian, GI-11 errepidean Lasartera bidean gertatu den auto istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 12:00ak jota zirenean gertatu da, baina oraindik ez dago argi zerk eragin duen. Opel Astra bat errepidetik atera da, eta metalezko segurtasun hesiaren kontra egin du talka.

Istripuaren berri izan ondoren, larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira. Anbulantziako osasun langileek autoan zihoan gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Gidaria bakarrik zihoan autoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X