Abadiñoko hilketen epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aldez aurretik ongi planeatuta zeukan', esan dute auziko ikertzaileek

Akusatuarekin izandako elkarrizketetan hark onartu egin omen zien aurretik eskuak norberak nola lotu "trebatzen" aritu izana.
Abadiñoko krimena
Abadiñoko krimena

Abadiñoko hilketa bikoitza ikertu zuten Ertzaintzako hainbat agentek deklaratu dute ostegun honetan, Bilbon egiten ari diren epaiketaren hirugarren egunean. Bertan adierazi dutenez, akusatuak aldez aurretik planeatuta zeukan egindakoa.

"Ez zen egun bateko kontua edo beroaldia izan… Ez dakit egun horretarako edo hurrengo egunerako planeatuta zeukan baina ematen du aldez aurretik ondo planeatuta zeukala", adierazi du ikertzaileetako batek.

Ertzaintzako zortzi agentek deklaratu dute epaiketaren hirugarren jardunaldian. Joan den astelehenean hasi zen epaiketa Bilbon. Agenteek azaldu dutenez, akusatuak hasieran esan zien bi lagun tailerrera sartu eta kolpatu zutela, eta ondoren bertan su piztu. Uneoro, baina, "hotz" eutsi zion kontaketari, agenteei begietara begiratu gabe. Jipoia jasan duen pertsona baten jarrerarekin ‘’bat egiten ez duen’’ jarrera da hau, ikertzaileen arabera. Gainera, ez zuen behin ere familiagatik galdetu, nabarmendu dute.

Ikertzaileetako baten hitzetan, "hasieratik" susmatu zuten akusatuaren deklarazioak "ez zuela inolako sostengurik". Bai etxean eta baita lantegian ere dena "oso zakarra" zen. "Eszenatoki moduko bat prestatu zuen", gaineratu du.

Bestalde, agenteek adierazi dute akusatua eskegita agertu zen modua kontua izanda, aukera zeukala igogailuaren botoiari sakatzeko, eta horrela sutea ekidin. Hala, baztertu egin dute akusatuak bere buruaz beste egin nahi izatea, eta uste dute "kalkulatuta atondu zuela eszena, kontuan izanda handik hamar minutura behargin bat iristekoa zela".

 

Halaber, ertzainek esan dute akusatuarekin izandako elkarrizketetan hark onartu egin omen ziela aurretik eskuak norberak nola lotu "trebatzen" aritu izana.

 

Laugarren jardunaldia

Lehen saioan, akusatuak berak onartu egin zuen hilketen "errudun" izatea, eta "kontrola galdu" zuela azaldu zuen. Bigarren saioan, berriz, 11 lekukok hartu zuten hitza, tartean biktimaren semeak.

Epaiketak ostiral honetan jarraituko du, bi biktimen autopsiak egin zituzten medikuen adierazpenekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X