Mendi-istripua Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendizale bat erreskatatu dute Sobronen, erorikoa izan ostean

Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman behar izan dute, zauriturik baitzegoen.

Zauriturik zegoen mendizale bat erreskatatu dute gaur goizean Sobron gainean (Araba), 10 metroko altueratik erori ostean.

Erreskate-lanetan Ertzaintzaren mendiko taldeak, Arabako aldundiko baliabideek eta Espejoko suhiltzaileek parte hartu dute, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Zauritua kontziente zegoen eta Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman behar izan dute helikopteroz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "soberan" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osasun sailburuordeak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten eta horretarako txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean EH Bilduk publiko egin zuen auzia. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X