AUTOPSIAREN EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeko polizia-etxean hildako gizonak ez zuen indarkeria zantzurik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, gorpuari egindako autopsian ez dute indarkeria zantzurik atzeman.

Polizia Nazionalaren Iruñeko polizia-etxean, atzo, hil zen gizonezkoak ez zuen indarkeria zantzurik. Hala jaso dute gorpuari egin dioten autopsian.

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak eman du autopsiaren emaitzen berri. Orain, heriotzaren arrazoiak jakiteko, azterketa toxikologikoa eta histopatologikoa egingo diote gorpuari. Horretarako, Bartzelonako Toxikologia Institutura bidaliko dute gorpua, bertan azter dezaten.

Iruñeko 5. Instrukzio Epaitegia ari da ikerketa zuzentzen.

Atzo, 13:30 aldera, atxilotu zuten gizonezkoa Nafarroako hiriburuan, motoan behar baino abiadura handiagoan eta sigi-sagan joategatik. Handik ordu gutxira hilda aurkitu zuten polizia-etxeko ziega batean.

o ziega batean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X