Sanferminetako bortxaketan auzipetuetako batek 'babesik eza' salatu du
Iruñean joan den uztailaren 7an gizon talde batek 18 urteko emakume bat bortxatu zuela eta ikertzen ari diren bost sevillarretako batek Instrukzioko 4 zenbakiko epaileak auziaren instrukzioa ixteko “erakutsi duen presa” salatu du, eta “Zuzenbide Estatu bati dagokion defentsa duina gauzatzeko aukerarik izan ezean”, auziak “prozesu inkisitorial baten antza handia” izango duela gehitu du.
J.E.D. deritzon gizonaren abokatuak, Luis Romerok, epaitegira helarazi duen idatzia urriaren 17an instrukzio epaileak autoa itxitzat emateko idatzi zuenaren aurkako helegitea da, bertan jasotzen denez, bera ikertuaren abokatu gisa pertsonatu zen egun berean kaleratu baitzuen epaileak bere idatzia, “jardueren kopia aldatu aurretik”.
Horren ildotik, legelariak adierazi duenez, “epaileak ondo baino hobeto daki abokatu guztiok gutxieneko denbora bat behar dugula jarduerak jasotzen dituzten ehunka orriak ikasteko, epaitegiak kopia gisa aldeei ukatu dien bideoak ikusteko eta, azkenik, instrukzioaldian zer froga-eginbide proposatuko diren erabakitzeko”.
Hori guztia dela eta, “erabat babesgabe” ikusten du bere bezeroa, are gehiago egozten dizkioten “delituen larritasuna” kontuan hartuta eta “dagokienean aldeek eskatuko dituzte zigor handien aurrean”.
“Presa”
“Hain zuzen ere, horregatik ez dugu epailearen presa ulertzen, nahiz eta auzipetuak askatasunik gabe egon; izan ere, Zuzenbide Estatu bati dagokion defentsa duina onartzen ez bazaie, auzi honek antza handia izango du prozesu inkisitorial batekin”, dio Luis Romerok erreforma errekurtsoan.
Horrez gain, epaileak beste defentsek eskatutako hainbat “froga-eginbide egoki” onartu ez izana ere kritikatu du, eta beroriek egitea eskatu du berriz, “benetan gertatu zena eta salaketa jarri zuen pertsonaren inguruko beste datu batzuk argitzeko balioko baitute”.
Abokatuaren eskaeren artean psikiatra batek eta Auzitegi Medikutzako katedradun batek salaketaren egilea aztertzea daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe eskainiko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.