Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Lantaronen, zirkulazio istripuan

Bi autok aurrez aurre jo dute A-2122 errepidean. Emakume bat zaurituta dago, baina oraindik ez dago argi larritasuna.
18:00 - 20:00
Hildako bat eta hiru zauritu, Lantaronen izandako zirkulazio istripuan

Gizon bat hil da astearte gauean Lantaronen (Araba), bi ibilgailuk elkar jota, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 21:10ean jazo da, A-2122 errepidean.

Biktima bi autoetako baten gidaria zen. Beste ibilgailuko gidaria, emakume bat, zaurituta dago, baina oraindik ez dago argi larritasuna.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X