2016ko 'Black Friday'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10 aholku Ostiral Beltzean segurtasunez erosteko

Egin erosi nahi dituzun produktuen zerrenda bat, eta alderatu prezioak eskaintza onena topatzeko.
Black Friday
Black Friday

Erosi (nahi baduzu), baina zoratu gabe, eta eskaintza aprobetxatuta. Honezkero, gutxi-asko, denok jaso dugu 'Black Friday' edo Ostiral Beltzerako (aurten, azaroaren 25ean) promozioren bat. Orain urte batzuk ia ezezaguna zitzaigun hitzordua (AEBtik dator, Esker Oneko Egunaren biharamunean ospatzen duten merkealdi eguna), arrunt egin zaigu orain. Baina, ba al da benetan merezi duen eskaintzarik mezu piloaren artean?

Berez, alde bientzat ona beharko luke ostiral horrek: dendek gehiago saltzen dute eta kontsumitzaileek deskontuak aprobetxatzen dituzte. Baina erosleak, maukak erosten hasi baino lehen, zenbait galdera egin beharko lizkio bere buruari: Ona al da eskaintzen didaten prezioa? Benetan behar al dut erosi nahi dudana? Eskaintzarik onena al da honakoa?

Horixe gomendatzen du Euskadiko Kontsumitzaileen Elkarteak. Aholkuak merkealdi garaian egindako berdinak dira: produktuak aurrez zuen salneurria ezagutzea, erostearren ez erostea eta deskontuak produktu-hondarrekin eta outlet-arekin ez nahastea.

Prezioen bilakaera

Iaz, polemika iturri izan zen MediaMarkt saltokia. Hainbat erabiltzailek salatu zutenez, prezioak igo zituen informatika eta etxetresnen dendak, Ostiral Beltzari begira "berriz jaitsi ahal izateko".

Aurten, bada horri aurre egin dionik. PCComponentes webguneak iragarri duenez, prezioen historiko bat erakutsiko du eskaintza benetakoa dela erakusteko.

Kontsumitzaile elkarteek gogorarazi dutenez, merkatutako prezioarekin batera salneurri originalak ere egon behar du begi bistan, edo, bestela, deskontuaren portzentajea. Kasu honetan, baina, prezioetan egunero gorabeherak badaude, zaila izaten da hori baloratzea.

Huts egingo ez duten 10 aholku

Ostiral Beltzean erosteko eta ez zoratzeko 10 gomendioak laburbildu ditugu:

1. Egizu erosi nahi dituzun produktuen zerrenda bat. Bazter itzazu hain "beharrezkoak" ez direnak.

2. Jarri zeure buruari gehienezko aurrekontu bat. Helburua aurreztea da, ez diru barik geratzea!

3. Internet bidez erosten baduzu, erabili ezagutzen dituzun webgune ziurrak. Erne phishing-arekin!

4. Alderatu eskaintzak. eitb.eus-ek 11 produktu izar aukeratu ditu, eta prezioak alderatu. Estatuko Kontsumitzaileen Elkarteak produktuen prezioak alderatzeko sarean duen tresna erabiltzeko gomendioa eman du. Google Shoppingek produktu jakin bat bilatu eta saltoki ezberdinetan duten salneurria konparatzeko aukera ematen du.

5. Ostiral Beltzeko eskaintzak ez dira aurreko denboraldikoak edo akastun produktuak. Merkealdia gauza bat da, eta outlet-a beste bat.

6. Denda batzuek erosketa-txartelak oparitzen dituzte etorkizunean beste produktu batean xahutzeko. Produktuari zuzenean egindako beherapena eta beste erosketa batean gastatzeko balea oso bestelakoak dira, bigarrenean beste erosketa baterako amua sartzen baitu askotan dendariak. Kontsumitzaileari dagokio, beraz, merezi duen edo ez erabakitzea.

7. Gorde ticketa edo faktura. Derrigorrezkoa da produktua aldatzeko edo erreklamazioa egiteko.

8. Wifia erabiltzen baduzu, izan dadila segurua. Indartu zure pasahitzen segurtasuna, eta ziurtatu saltokian erabiltzen duten ordainlekua segurua dela.

9. Kontuz atzerrian egindako erosketekin. Begiratu bidalketa gastuak eta aduanan ordaindu beharreko zergak.

10. Iruzur egin dizutela uste baduzu, salatu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X