Abenduaren 21ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2.500 eserleku gehiago San Tomas egunean Donostiara trenez joateko

Renferen Aldiriko Zerbitzua indartuko dute Donostian San Tomas eguneko azokara garraio publikoan joateko. Goizeko lehen orduetan, Donostiarako noranzkoan indartuko dira tren-zerbitzuak.
Iazko San Tomas Merkatuan egindako argazkia. Iturria: Pako Castellanos
Iazko San Tomas Merkatuan egindako argazkia. Iturria: Pako Castellanos

Renfek Aldiriko Zerbitzuaren Irun-Brinkola linea indartuko du abenduaren 21ean, San Tomas egunean Donostiako azokara joatea espero den bidaiari oldearen aurrean.

Hala, Renfek  informatu dionez, Irun-Brinkola linean 2.500 eserleku gehiago eskainiko ditu pertsona gehien espero den ordu tartean, 10:00etatik 12:00etara.

Goizeko lehen orduetan, Donostiarako noranzkoan indartuko dira tren-zerbitzuak. Arratsaldean, Renferen ohiko zerbitzuek modu mailakatuagoan eramango dituzte bidaiariak hiriburutik euren udalerrietara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X