sagardotegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paco Etxeberriak emango dio hasiera txotx denboraldiari Hernanin

Inaugurazio ekitaldia larunbatean egingo dute, 13:00etan, Gudari Plazan.
Paco Etxeberria. EiTB
Paco Etxeberria. EiTB

Paco Etxeberria auzitegi-mediku eta Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak irekiko du sagardotegi denboraldia Hernanin (Gipuzkoa), herrian "memorioa historikoa berreskuratzeko egindako lan garrantzitsua" dela eta.

Udalak azaldu duenez, txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldia larunbatean egingo dute, 13:00etam, Gudari Plazan.

Ekitaldia Txotx Mahaiak antolatuko du. Udalak, Berriak ostalari eta merkatari elkarteak, Kaxo auzokide elkarteak eta herriko 12 sagardotegien ordezkariek parte hartzen dute erakunde horretan.

Iaz bezala, sagardotegietara autobusez joan ahalko da ostiral gauetik igande eguerdira arte. Taxi zerbitzua ere indartuko dute, Buruntzaldeko eta Oarsoaldeko taxilariekin sinatutako akordio bati esker.

Gainera, Udalak 'Hernanin gozatu eta arduraz jokatu' kanpaina abiatuko du, auzokideen deskantsurako eskubidea errespetatzeko.

Halaber, sexu erasoen aurkako protokoloa indarrean egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X