Aurrerapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Nire semeari egindakoagatik irakasle hori zigortzea nahi dugu'

18:00 - 20:00
'Nire semeari egindakoagatik irakasle hori zigortzea nahi dugu'
Gaztelueta ikastetxean sexu-abusuak jasan zituen adingabearen aitak, Juan Cuatrecasak, elkarrizketa eskaini dio ETBri. Gaur Egunen, 14:00etan, erreportajea osorik (jatorrizkoa, gaztelaniaz).

Zure interesekoa izan daiteke

Antonio Aretxabala Geólogo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Antonio Aretxabala: "Euskadiko historiako lurrikararik handiena izan da"

Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du astelehen honetan, abenduaren 8an. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Antonio Aretxabaleta geologo eta dibulgatzaile zientifikoak adierazi duenez, mugimendu sismikoa Euskadiko historiako handiena izan da. Gainera, lurrikarak agerian utzi du Araban orain arte ezezaguna zen faila bat dagoela. Zientzialariak nabarmendu duenez, ziur aski 1 eta 2 km arteko luzera izango du. Hala ere, oraindik atea irekita utzi behar zaio etorkizuneko ikerketei.

PERSONA SIN HOGAR EN LA CALLE, ETXEGABE BAT KALEAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxerik gabeko 1.500 lagunek baino gehiagok egiten dute lo egunero kalean Euskadin, 2022an baino bi aldiz gehiagok

Horietako 10etik 7 hiru hiriburuetan bizi dira. Gainera, beste 2.700 etxegabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute. Gehienak gizonezkoak dira, eta atzerritarrak 10etik 8tan. Erdiak dio dirua edo ondasunak lapurtu dizkiotela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak jasan dituela, eta 10etik 3k fisikoki eraso egin dietela.

Gehiago ikusi