2017ko inauteriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basauriko inauterien egitaraua

Hilaren 25ean, larunbatez, egingo dute mozorroen desfilea. Hilaren 28an, berriz, txikienen txanda izango da.
2010eko Basauriko inauteriak. EiTB
2010eko inauteri desfilearen une bat. EiTB

Inautxo, Basauriko inauterien protagonista, mozorroen jaia noiz hasiko zain dago honezkero. Urtero bezala, egitarau zabala antolatu du Bizkaiko herri horretako Udalak. Aurten, otsailaren 24tik 28ra izango dira, eta honako ekitaldiak izango dituzte:

OTSAILAK 24, OSTIRALA

18:00-19:00.- Antzerkia eta dantza familia osoarentzat, Kareaga Gizarte Etxean. «DANTZA KASTINGA»

17:30-18:30.- «Euskal Disko Festa», Basozelai Gizarte Etxean. «ARIMA COOL TOUR».

18:30.- «Katapuntxispun-festa». Haurrentzako dantzaldia «KIKO, KOKO ETA MOKO PAILAZO»ekin, Madril kalean.

17:30.- Pailazoak eta zirkoa (3-12 urteko haurrentzako ikuskizuna)«PIN POIL TALDEA»ren eskutik, Taberna Nagusian (San Migel)

18:00-20:00.- Dekorazio eta mozorro tailerra, San Migeleko Gaztegunean (Taberna Nagusia)

19:30-21:00.- Kalejira musikala oinezkoen kaleetan zehar. «JIMMY BARNATAN & THE COCOONERS»ek «MEDICINE SHOW» aurkeztuko du.

OTSAILAK 25, LARUNBATA

12:00.- Edurre Dantza Taldearen inauterietako kalejira oinezkoen kaleetan zehar.

12:30.- Basauritar Dantza Taldearen inauterietako kalejira. Irteera San Fausto plazatik. Oinezkoen kaleetan zehar Begoñako Andra Mari kaleraino; han, geldialdia. Amaiera Solobarria plazan, beste emanaldi batekin.

17:15.- Desfilean parte hartuko dutenak elkartzea Social Antzokiaren inguruetan. Antolakuntzako kide batek, desfilea hasi baino apur bat lehenago, oholtxo bat emango dio talde bakoitzari, izena ematean egokitu zitzaion zenbakiarekin. Oholtxoak berdeak izango dira 2-8 kide dituzten taldeentzat, eta gorriak 9 kidetik gorakoentzat. Ikusteko moduko toki batean eraman beharko dituzte taldeek oholtxook desfile osoan zehar, epaimahaiak ikus ditzan. Epaimahaikideak ibilbide osoan zehar sakabanatuta egongo dira.

18:00.- Inautxoren agurra Social Antzokiko balkoi korritutik, eta desfilearen hasiera. Ibilbidea: Kale Nagusia, Nafarroa, Begoñako Andra Mari, Kale Nagusia, Goikosoloa eta Solobarria plazara sartzea.

20:00.- Sariak banatzea eta musika emanaldia DJ baten eskutik, Solobarriako karpan.

OTSAILAK 26, IGANDEA

12:00.- «Basauri Inauterietan 2017» emanaldia, Agintzari Dantza Taldearen eskutik.

Irteera San Fausto plazatik. Kale Nagusia, oinezkoen kaleak. Amaierako ikuskizuna 13:00etan, San Fausto plazan berriro ere (eliza aurrean): pertsonaia, dantzari eta txistulari guztiak aritu dira.

Euria bada, Solobarria plazan izango da emanaldi osoa, 13:00etan.

17:30.- Disko-festa «XAIBOR»ekin, Solobarriako karpan.

19:30-21:30.- Inauterietako jaia 12-17 urteko gazteentzat DJ-animatzailearekin, Basozelai Gizarte Etxeko Gaztegunean

OTSAILAK 28, ASTEARTEA

18:00.- Haurren mozorro-lehiaketa, Solobarriako karpan. Sariak banatu eta gero, txikidiskoteka eta txokolatada

---

SAN MIGEL

OTSAILAK 25, LARUNBATA

17:30.- Mozorro-lehiaketa eta jaia pilotalekuan: dantzaldia, desfilea, sariak, barre-algarak, musika? Lehiaketan parte hartu nahi duten kuadrillek pilotalekura joan behar dute 17:15ean, izena emateko.

OTSAILAK 28, ASTEARTEA

16:00.- Pilotalekuan jolasteko eta ondo pasatzeko tartea.

18:00.- Txokolate goxo-goxoa eta, gero, dantzaldia pilotalekuan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X