Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Eskola Publikoak bere zeregina azpimarratuko du 26. edizioan

Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela azpimarratu nahi dute aurtengo edizioan.
2017ko Euskal Eskola Publikoaren logotipoa. Irudia: euskaleskolapublikoarenjaia.eus
2017ko Euskal Eskola Publikoaren logotipoa. Irudia: euskaleskolapublikoarenjaia.eus

2017ko Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaia Gasteizen ospatuko dute ekainaren 4an. ‘Josi ta josi’ lelopean, aniztasunak eskaintzen duen aberastasuna transmititu nahi dute. Era berean, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela azpimarratu nahi dute.

Lurdez Imaz EHIGEko koordinatzaileak eta Lurdes Errasti Arabako Denon Eskola federazioko presidenteak aurkeztu dituzte aurtengo edizioaren nondik norakoak.

EHIGEk ohar baten bidez azaldu duenez, gizarte kohesionatua eta integratua lortzeko Eskola publikoak duen zeregina azpimarratuko dute ekainaren 4an. Jaiaren antolatzaileen arabera, “publikotasunetik soilik lortu daiteke hezkuntza sistema inklusibo eta parekoa”.

Ildo horretatik, Zabalgana auzoko eskola publikoak horren adibide ona direla nabarmendu dute, “aniztasuna aprobetxatuz eskola euskaldun, publiko, inklusibo eta anitza bultzatzen dutelako”.

Josi ta josi’ leloaren bidez ondorengo mezua zabaldu nahi dute: “aniztasunak eskaintzen duen aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua bultzatzen du. Gainera, belaunaldi berriak errespetuan eta tolerantzian oinarritutako baloreen bidez hezten ditu”.

Ibon Saenz de Olazagoitiak sortu du aurtengo irudia. Logotipoak kolore desberdinetako piezak gainjartzen ditu, irudi horien aberastasuna eta aniztasuna barne hartzen duten pieza berriak sortuz.

Gasteizko gazteen gehiengoak ikastetxe publikoetan ikasten du, eta 40 ikastetxek 19.000 ikasletik gora hartzen dituzte. Gehienak Zabalgana auzoan daude, eta 1390 ikasle dituzte guztira.

ituzte guztira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X