Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aste Santuan Euskadiko hotel-plazen % 90 betetzea espero dute

Turismo sailburuaren esanetan, aurreikuspenak 'baikorrak' dira, 'nahiko batezbesteko uniformea baitago lurralde guztian barrena'.
18:00 - 20:00
%90eko okupazioa espero de Aste Santuan

Aste Santuan hotel-plazen % 90 beteta egongo direla espero du Eusko Jaurlaritzak. Egun horietan Euskadira bisitan etorriko diren hamar turistatik zortzi Espainiako Estatutik etorriko dira.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak ostegun honetan Bilbon eman duen prentsaurrekoan egin ditu aurreikuspen horiek. Retortillorekin batera Isabel Muela sailburuordea izan da.

Sailburuaren esanetan, aurreikuspenak "baikorrak" dira, "batezbesteko nahiko uniformea baitago lurralde guztian barrena".

Hartara, hotelen betetze-mailari buruzko datuei dagokienez, Destino Bilbao elkartearen arabera, plazen % 92 beteko dira Aste Santuko ostegunetik larunbatera. Gipuzkoako Aspegi elkarteak, berriz, % 90eko datua aurreratu du epealdi bererako. Hortaz, iazko kopuruekin alderatuta, antzeko datuak espero dituzte. Halere, azken orduan "hainbat" erreserba egiten direla esan dute.

Arabako Errioxan aurreikuspenak are baikorragoak dira, plazen % 95 betetzea espero baitute, baina hor ere asko izaten dira azken orduko erreserbak. Turista gehienak (% 80) Estatutik iristen dira, eta gainerakoak atzerritarrak izaten dira.

Landetxeetan ere, iazko emaitzak hobetzea espero du Nekaturrek. Lau egun horietarako, plazen % 85,38 erreserbatuta daude jada: % 83,74, Araban; % 83,37, Bizkaian; eta % 86,82, Gipuzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X