Kantabrian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiar bat zauritu da bere bizikletarekin malda batetik behera erorita

Ibilbide ziklista batean parte hartzen zebilela, lau metroko malda batetik behera erori egin da 46 urteko gizonezkoa. Helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.

46 urteko donostiar bat zauritu da larunbat honetan Puerto de la Sian, Kantabrian, bere bizikletarekin lau metroko malda batetik behera erori ostean, Larrialdietarako Zerbitzuek jakinarazi dutenez.

Ibilbide ziklista batean parte hartzen zebilela, errepidetik atera eta malda batetik behera erori egin da. Istripuaren ondorioz, traumatismo ugari eta larriak ditu.

Seve Ballesteros aireporturaino eraman du zauritua Kantabriako Gobernuko helikoptero medikalizatu batek, eta hortik anbulantziaz Marques de Valdecilla Ospitaleraino.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X