Sendia plataformak kaleratze bat geldiarazi du Galdakaon

Sendia Euskadi hipotekak kaltetutakoen plataformak deituta, Galdakaoko Txomin Eguileor kaleko 52. zenbakian bildu dira hainbat lagun gaur goizean, eta Manoel izeneko bizilagun bat etxetik kaleratzea saihestu dute.
Rosa de la Fuente plataformako bozeramaileak eitb.eus-i jakinarazi dionez, plataformako kideek egindako "presioari esker", kaleratzea "hiru hilabetez atzeratzeko akordioa" lortu dute.
Kaleratzea burutu behar zuen batzorde judiziala 09:30ean heldu da, eta 20 bat lagun zituzten etxebizitzaren aurrean zain.
Manoelek Galdakaon duen etxebizitzatik kanporatzeko salaketa 2011koa da. Ordutik, bi enkante bertan behera uztea eta bost kaleratze gelditzea lortu dute Sendiako kideek. Plataformaren ustez, Kutxabank "ez da erreklamatzen duen zorraren hartzekodun legitimoa", eta haren kontra bi salaketa jarrita ditu "iruzurra eta iruzur prozesala" egotzita.
De la Fuenteren hitzetan, Sendia plataforma "oso pozik" dago egindako lanarekin eta lortutakoarekin. "Negar egin dugu gaur, emozioak eta nerbioak jota, baina lortu dugu", adierazi du.
Albiste gehiago gizartea
Gorotzak agertu dira Bizkaiko hainbat igerilekutan: "Arraroa da hainbeste aldiz gertatzea, erronka birala izan daiteke"
Azken egunotan Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi behar izan dituzte, uretan gorotzak (kaka) agertu direlako. Zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean legoke, antza. Egoerak haserrea eragin du erabitzaileen artean.
Araudi berri batek aukera emango die pazienteen elkarteei osasun-sisteman gehiago eragiteko
Osasun sailburuak araudi horren garapena iragarri du, eta elkarteei adierazi die “gertu eta oso aktibo behar” dituztela Osasun Ituneko neurriak ezartzeko eta sistema eraldatzeko fasean.
Nortzuk osatzen dute “Deport Them Now” talde neonazia?
Europa osoan migratzaileen aurkako gorroto diskurtsoa bultzatzen duen mugimendua da, eta, antza, Torre Pachecon "magrebtarraren aurkako ehiza" bultzatzen zuen kartela diseinatu zuena.
Gas-ihesa gertatu da Bilbo erdigunean, eta hainbat etxebizitza eraikin jendez hustu dituzte
Rodriguez Arias kaleko obretan lanean ari zen langile batek, nahi gabe, hodi bat zulatu du. Hala ere, udaleko iturriek baieztatu dutenez, ihesa konpondu dute.
Gipuzkoako Kofradiek itsasoan lanean aritu eta erretiroa hartu dutenei omenaldi beroa egin diete
Karmen eguna ospatzen ari dira Euskal Herriko hamaika txokotan. Arrantzaleen eguna da, hain zuzen ere. 322 arrantzaleen lana eskertu dute, baita saregileena ere, eta giro ederrean ospatu Donostiako kaian.
90 urteko emakume bat hil da Gasteizen, oinezkoen pasabide batean auto batek harrapatuta
Ezbeharra astearte honetan gertatu zen, 16:00etan, semafororik gabeko oinezkoentzako pasabide batean. Udaltzaingoaren iturriek azaldu dutenez, argiketa talde bat istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
TVEko kazetari bat jazarri dute Torre Pachecon, Pedro Sanchezen aurkako irainen artean
TVEko kazetari bati Poliziak lagundu behar izan dio Torre Pachecon, hainbat pertsonen jazarpenagatik. Bildutakoek "Pedro Sanchez, puta semea!" oihukatzen ari ziren.
Sexu-zerbitzuen iragarki faltsuen bidez gizonak estortsionatzen zituen talde kriminal bat desegin dute
Guardia Zibilak lau emakume identifikatu ditu ustez estortsioagatik, talde kriminaleko kide izateagatik eta dirua zuritzeagatik. Biktimak sei probintziatan daude; dirudienez, mehatxatu egiten zituzten sexu-zerbitzuen ustezko iragarkien bitartez harremanetan jarri ondoren.
Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi dituzte, uretan gorotzak agertu direlako
Zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean dago. Uda hasi denetik dozenaka igerileku itxi dituzte Estatuan, arrazoi beragatik.
Istilurik gabeko gaua Torre Pachecon, baina tentsioak jarraitzen du ultraeskuindarren deialdi berriengatik
Ultraeskuindarrek kontzentrazioa deitu zuten atzo, baina ez zen istilurik izan, poliziaren presentziagatik. Deialdi berrien aurrean segurtasuna indartu dute. Hainbat hedabidetako kazetariek ehun bat ultraren jazarpena sufritu dute.