Uribe Kosta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorlizko bizilagun baten bila ari dira igandetik

Barrika inguruan aurkitu dute eguerdian hilda Gorlizko bizilaguna.
Momentuz, Uribe Kosta eskualdea bizkaitarrean ari dira bilatzen. Argazkia: SOSDEIAK
Momentuz, Uribe Kosta eskualdea bizkaitarrean ari dira bilatzen. Argazkia: SOSDEIAK

Larrialdi zerbitzuak igandean desagertu zen Gorlizko (Bizkaia) bizilagun baten bila aritu dira. Eguerdina, ordea, hilda aurkitu dute Barrika inguruan.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dioenez, sendiak desagerpenaren berri eman eta ondoren abiarazi zuten bilaketa.

46 urteko gizonezkoa da, Gorlizkoa, 1,80 neurtzen du, ile beltza eta begi urdinak ditu.

Desagertu zen egunean praka eta jaka urdinak zeramatzan. Gainera, bere autoarekin desagertu zen: Peugeot 208 zuria, 7530-JLD matrikularekin.

Momentura arte, bilaketa Uribe Kosta eskualdean baino ez ari dira egiten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X