Sutea, Zorrotzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luis Muñoz, Zorrotzako bizilaguna: 'Iragarritako heriotza izan da'

Zorrotzako Auzo Elkarteko kideak esan duenez, sutea izan den lekua 'oso degradatuta' dago. Proiektu urbanistikoez haratago, auzoa biziberritzeko 'esku-hartze integrala' eskatu dute elkartetik.
18:00 - 20:00
Luis Muñoz: 'Argi zegoen tragedia gertatuko zela'

Luis Muñoz Bilboko Zorroza auzoko Landa eremuko Bizilagunen Elkarteko bozeramaileak lau hildako utzi dituen sutearen inguruan Radio Euskadin esan duenez, "ikusita zegoen ezbeharra gertatuko zela, iragarritako heriotzaren kronika da".

Lau pertsona hil dira sutean. Horrez gain, beste bederatzi pertsona ospitalera eraman dituzte larri, eta horietatik bi oso larri daude.

Hiru solairu eta egurrezko egitura zuen eraikin zahar batean piztu da sutea. Bizilagunen bozeramailearen arabera, "berrogei urte daramatzagu Udaletxean egoera salatzen, irtenbidea eskatzeko. Eremu degradatua da, hala urbanismo nola gizarte arloan".

"Bizilagunak ezin sinetsita gaude, erabat lur jota gaude auzoan. Aspaldi eman genuen egoeraren berri, etxe zaharrak izateaz gain, ez dituzte baldintza osasungarriak. Gainera, bizikidetza arazoak" daudela salatu du.

Bestalde, Carlos Rodriguez Zorrotza Auzo Elkarteko kideak ere auzoaren inguruan hitz egin du Euskadi Irratian. Horren hitzetan, ezbeharra izan den lekua "oso degradatuta dago, eraikin ia guztiak egurrezkoak eta zaharrak dira".

Bilboko Udalak gaur erre den eraikina eraisteko asmoa zuela ziurtatu du Rodriguezek. "Apirilean izan genuen bilera alkatearekin eta hainbat zinegotzirekin, auzoaren egoeraren inguruan hitz egiteko. Bileran esan ziguten eraikin hori eta aldamenean dagoen beste bat bota egingo zituztela.  Eraikinen egitura oso kaltetua zegoen", esan du.

Auzoaren egoeraz kezkatuta agertu da bizilaguna, eta Udalari, proiektu urbanistikoez haratago, auzoa biziberritzeko "esku-hartze integrala" eskatu diote elkartetik, besteak beste, elkarbizitza bideratzeko.

za bideratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X