ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi txirrindulari zauritu dira Iurretan, auto batek harrapatuta

Autoaren gidariak positibo eman du droga probetan. Bi txirrindulariak Basauriko bizilagunak dira.
IURRETA ISTRIPUA EITB
IURRETA ISTRIPUA EITB

63 eta 75 urteko bi txirrindulari zauritu dira gaur goizean Iurretan, auto batek harrapatuta, Segurtasun sailak jakitera eman duenez. Ibilgailuaren gidariak positibo eman du droga probetan.

09:40 inguruan izan da ezbeharra, N-634 errepidean, Dacia Dokker ibilgailu batek bi txirrindulari harrapatu dituenean.

Bi zaurituak Basaurikoak dira, eta Galdakaoko Erietxera eraman dituzte. Horietako bat larri dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X