Larunbat honetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat edukiontzi irauli dituzte Bilbon eta su eman diete

Jazoera Bilboko Alde Zaharrean izan da, Unamuno Plazan. Egileek ihes egin dute. Suhiltzaileak eta Ertzaintzako hainbat patruila mobilizatu dituzte.
Hainbat edukiontzi erre dituzte Bilboko Alde Zaharrean. Argazkia: Twitter Dani Alvarez
Hainbat edukiontzi erre dituzte Bilboko Alde Zaharrean. Argazkia: Twitter Dani Alvarez

Hainbat lagunek osatutako talde batek zenbait edukiontzi irauli ditu Bilboko Miguel de Unamuno Plazan, Alde Zaharrean, eta su eman die, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Gainera, kalteak eragin dituzte zonaldean dauden hainbat kutxazain automatikoetan. Garbiketa lanak egiten dituzten langilek amatatu dituzte sugarrak.

Gertaera 20:10ean jazo da. Egileek ihes egin dute. Ertzaintzako hainbat patruila mobilizatu dituzte.

Argazkia: EiTB.EUS

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X