ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat zauritu da Igorren, auto baten eta kamioi baten arteko talkan

Emakumea autoaren barruan geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute gaur goizean N-240 errepidean, Igorre (Bizkaia) parean, eta autoaren gidaria (28 urteko emakume bat) zauritu egin da.

Ezbeharra 07:00ak jo orduko jazo da, eta horren ondorioz, ibilgailuen joan-etorria eten behar izan dute N-240 errepidean, bi noranzkoetan.

Ibilgailu bien artean izandako talkaren eraginez, autoaren gidaria bertan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute burdina artetik. Ondoren, ospitalera eraman dute, anbulantzia medikalizatu batean.

Errepidea 10:00ak aldera ireki ahal izan dute, baina zirkulazioa txandaka bideratuta; izan ere, autoa errepidetik ordu horretarako atera badute ere, kamioiak bertan jarraitzen zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X