Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Momak ateak ireki ditzake, musika ekipoari zigilua kentzeko baieman baitu

Udalak musika ekipoari zigilua kentzeko agindua eman du, soinuaren udal araudia betetzen duela egiaztatu ostean.
Moma diskoteka. Argazkia: Moma
Moma diskoteka. Argazkia: Moma

Bilboko Udalak Moma diskotekako musika ekipoaren zigilua kentzeko agindu du. Dantzalekuak sortzen zituen arazoengatik bizilagunek eta aldameneko hotel batek salaketa jarri zuten Udalaren aurka, eta Arartekora ere jo zuten.

Udalak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, Mugikortasun eta Iraunkortasun sailak Moma diskotekako musika ekipoari zigilua kentzea eta erabiltzen uztea agindu du, udal araudiak aurreikusten dituen soinu mugak betetzen dituela egiaztatu ostean.

Udalak azterketa teknikoa egin du, eta soinu mugak errespetatzen direla ikusi du.

Aurreko ekainaren 22an, Udalak dantzalekuko musika ekipoa zigilatzeko agindua eman zuen, araudiak agintzen duen gehienezko dezibelio kopurua gainditzen ez zuela egiaztatu arte.

Izan ere, Rodriguez Arias kaleko bizilagunek, diskoteka dagoen kalekoek, eta Ilunion aldamenean dagoen hoteleko arduradunek Udala salatu zuten auzitegietan, Momari ikuskizun publikoak egiteko baimena legez kanpo eman ziola iritzita.

Zure interesekoa izan daiteke

TREBIÑU EUSKARA AGURNE GAUBEKA BEHATOKIA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trebiñun euskararen irakaskuntza eta erabilera sustatzeko berme eta neurriak eskatu dituzte herritarrek

Argantzonen egindako agerraldian, gogora ekarri dute Espainiako Gobernuak sinatua eta berretsia duela Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, eta, beraz, horrekin hartutako konpromisoak Gaztela eta Leongo administrazioek ere bete egin beharko lituzketela. Espainiako Gobernuari eta eratze bidean dagoen Gaztela eta Leongo Gobernuari igorriko dizkiete gaur egindako eskariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X