Estatu Islamikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ISIS-en propaganda arloarekin lotutako gizon bat atxilotu dute Madrilen

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotua aditua zen informatikan eta aurkitzeko zailak diren eduki erradikaletara heltzeko gaitasuna zuen.
Atxiloketa, Madrilen. Argazkia: Efe
Atxiloketa, Madrilen. Argazkia: Efe

Guardia Zibilak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du Collado Medianon (Madril) Estatu Islamikoak Espainiako Estatuan duen propaganda arloarekin lotura duelakoan. Erradikalizazio maila altua omen zuen, eta "erabat" justifikatzen zituen jihadisten ekintzak, Guardia Zibilaren esanetan.

Barne Ministerio espainiarrak jakitera eman duenez, atxilotua aditua zen informatikan eta aurkitzeko zailak diren eduki erradikaletara heltzeko gaitasuna zuen, eta hori baliatzen zuen bere nortasuna ezkutatzeko, ikerlariek atzeman ez zezaten.

Gizon honen atxiloketan Europoleko kideek ere parte hartu dute, atxilotuak nazioarteko kideekin izan zitzakeen harremanak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X