Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Ibarrangelu (Bizkaia)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Lagako hondartzan itota

Iparraldetik etorritako hiru gizon atera behar izan dituzte uretatik sorosleek.

Gizonezko bat itota hil da Ibarrangeluko (Bizkaia) Laga hondartzan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenaren arabera.

Lagako hondartzako sorosleek hiru gizon atera behar izan dituzte uretatik behar izan dituzte, eta horietako bat suspertzen saiatu dira, baina hil egin dela adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Antza denez, Lagako hondartzara txangoa egin duen Iparraldeko talde bateko kideak dira uretatik atera behar izan dituzten hiru gizonak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X