Erasoak sanferminetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu erasoen aurka, manifestazioa deitu dute ostegun honetarako Iruñean

Martxa 21:00etan abiatuko da, Gaztelu Plazatik. Sanferminetako lehen sei egunetan, 11 emakumeri egin dizkiete sexu erasoak edo abusuak.
Iazko sanferminetan sexu erasoen aurka egindako elkarretaratze bat. EFE
Iazko sanferminetan sexu erasoen aurka egindako elkarretaratze bat. EFE

Gora Iruñeak eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak manifestazioa deitu dute ostegun honetarako (uztailak 13) Iruñean, sanferminetan izandako sexu erasoak salatzeko.

Martxa 21:00etan abiatuko da, Gaztelu Plazatik.

Protesta horrekin, eraso matxistei erantzuteko deia egin diote aipatutako plataformek gizarteari.

Sanferminetako lehen sei egunetan, 11 emakumeri egin dizkiete sexu erasoak edo abusuak, eta 8 gizon atxilotu dituzte.

Erasotzaile horietatik, gutxienez bi kondenatu egin dituzte jada, haien aurka egindako epaiketa bizkorretan.

Lehen epaiketan, 2.880 euroko isuna eta 500 euroko kalte-ordainak emateko beharra ezarri zioten gizon bati, txupinazoaren egunean emakume bati abusuak egiteagatik.

Bigarrenean, uztailaren 9an atxilotutako gizon bati 8 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten. Gainera, 750 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio biktimari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X