Emakunde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Begira, albiste eta iragarki sexistak salatzeko aplikazioa

Aplikazioaren bidez, iragarkia edo albistea deskriba daiteke, zergatik iruditu zaigun sexista azaldu, irudi bat erantsi eta kexa bidali.
Begira aplikazioa erabilgarri dago jada gailu mugikorretan. Argazkia: Emakunde
Begira aplikazioa erabilgarri dago jada gailu mugikorretan. Argazkia: Emakunde

Begira izeneko aplikazioa sortu du Emakundek albiste eta iragarki sexistak antzemateko eta salatzeko.

Izaskun Landaida zuzendariak eta Zuriñe Elordi idazkari nagusiak aurkeztu dute gailu mugikorretarako aplikazioa, Android nahiz iOS sistema eragileetan erabil daiteke, eta eskuragarri dago jada.

Orain arte, honelako kexak telefonoz, posta elektronikoz edo sare sozialen bidez jasotzen zituen Emakundek. Gaurtik aurrera, baina, erabilera sexistadun edukiak edozein lekutatik eta nahieran salatu ahalko dira.

Begira aplikazioaren bidez, iragarkia edo albistea deskriba daiteke, zergatik iruditu zaigun sexista azaldu, irudi bat erantsi eta kexa bidali.

Jasotako kexak dagozkien organo eta erakundeetara bideratuko ditu Emakundek, publizitate eta komunikazio dekalogoetan oinarritutako gomendioak emateko eta kexekin bat egiten duten prestakuntza- eta sentsibilizazio-saioak planteatzeko.

Gainera, salatzailearekin ere jarriko da harremanetan, kexa nola kudeatu duten azaltzeko.

Komunikabideak eta publizitate-agentziak kontzientziatzea da helburua, neurri propioak har ditzaten; izan ere, "sentsibilizazioa lortzen bada, honek ez du atzera-bueltarik izango", azpimarratu du Landaidak.

Iaz, komunikazio sexistari lotutako 56 kexa jaso zituen Emakundek, aurreko urtean baino % 20 gehiago. Kexa kopuruak gora egin izana kontzientziazio handiagoarekin lotu du Landaidak. "Jendea gero eta kontzientziatuago dago eta kritikoagoa da", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X