Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi mendizale erreskatatu dituzte Irurtzungo mendi batean

Erreskatea 'ia ikusten ez zela' egin dela azaltzeaz gain, 'oso arriskutsutzat’ jo du Guardia Zibilak.

Ahizpa Haundia mendiko ekialdeko horma batean ehun bat metrora zintzilik geratu diren bi mendizale erreskatatu ditu Guardia Zibilaren mendiko taldeak gaur goizaldean, Irurtzunen (Nafarroa).

SOS Nafarroak atzo gaueko 21:50ean jaso zuen abisua, tontorretik 80 metrora bi mendizale zintzilik geratu zirela ohartarazteko. Guardia Zibilak azaldu duenez, ezin zuten haien kabuz iritsi.

Goizeko 05:50ean erreskatatu dituzte. Nahiz eta zauririk ez izan, bietako bat Irurtzungo osasun zentrora eraman dute, erabat nekatuta zegoelako.

Erreskatea "ia ikusten ez zela" egin dela azaltzeaz gain, "oso arriskutsutzat" jo du Guardia Zibilak.

Agenteek eskalatu egin behar izan dute, gora iritsi, mendizaleei laguntzeko linea bat ezarri eta haiengana heltzeko.

Agenteek mendizaleei deitu diete lasaitzeko, mendira iristen igaro duten denbora-tartean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X